Kultura-komunikazioak hizkera propioa eta bereizia du, eta kultura-proiektuek hizketa espezifiko hori behar dute beraien publikoengana iristeko.

Hunkitzea, balioak transmititzea eta pentsamendu kritikoa sortzea lortuko duen Komunikazio bat. Duela hogei urte baino gehiagotik dihardut Komunikazioaren eta Marketin Kulturalaren arloan lanean.

Izugarri gustatzen zait!

Kaixo! NEREA KORTABITARTE NAIZ

Nerea Kortabitarte
220926-Nerea-Profesional-06

Boutique agentzia bat gara, baina sarean lan egiten dugu handienetarako…

Eta horregatik, Factoría de Comunicación Cultural agentziatik, gustukoen dudan horretan lan egiten dut: kultura-proiektuen komunikazioa lantzen, pertsonei, enpresei eta ekintzaileei komunikazioari eta marketinari buruzko aholkularitza eta trebakuntza eskaintzen… eta idazten.

Factoría de Comunicación Cultural agentzian proiektu zehatzetarako lantalde espezifikoak sortzen ditugu, bezero bakoitzari zerbitzurik onena emateko helburuz. Profesionalik onenak ditugu: kazetariak, community manager-ak, ilustratzaileak, diseinatzaile grafikoak, web programatzaileak, argazkilariak eta ikus-entzunezkoen ekoizleak.

Cultura para el cambio atarian (Aldaketarako kultura), nire argitalpenak, eta kulturaren bitartez gizartea eraldatzeko egin ditugun proiektu guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

BIOGRAFIA

Informazioaren Zientzietan lizentziaduna naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Marketin Digitaleko masterra dut.

Cadena SER irratiko mikrofonoen aurrean hasi nuen nire ibilbide profesionala eta, ondoren, Telecinco telebista-kateko albistegietarako lan egin nuen. Donostiako Plan Estrategikoaren Komunikazio-arduraduna izan naiz, baita Donostiako Fnac dendarena eta hainbat jaialdi eta kultura-proiektutakoa ere.

2021Ean, neure proiektuari ekitea erabaki nuen, eta kulturaren sektorean espezializatutako neure komunikazio-agentzia zuzentzea.

Hainbat liburu argitaratu dut; ‘Juliette’ protagonista duten haurrentzako ipuinen bilduma eta ‘Baloreak’, hamabi emakumek beste horrenbeste balio unibertsalen inguruan egindako ilustrazioetan barneratzen den ibilbide poetikoa.

Radio San Sebastian irratiko ‘Hoy por hoy’ irratsaioko solasaldian kolaboratzen dut. Donostiako Zinemaldiko Euskal Zinemaren Irizar Sariko epaimahaikide izan naiz, baita Musika Laburmetraien Hondarribiko Amua Jaialdikoa ere.

Kale harriztatuak eta tranbiadunak gustatzen zaizkit, Pearl Jam-en kontzertuak, Emily Dickinson-en poemak eta egun luzeak Hegoaldeko hondartzetan.

220926-Nerea-Exterior-09
Arrastoa utzi diguten proiektuen lan-sorta
Kultura-galaxia. Sormen-unibertsoa haurrentzako liburuekin, poemekin, ilustrazioekin eta mugitzen gaituenaz eta nahi dugunaz hitz egiteko blog bat…
Liburuak
220926-Nerea-Inspiracion-07

Nolabait, irakurtzen ditugun liburuak gara, idazten ditugun gutunak eta miresten ditugun ilunabarrak…

Bloga
220926-Nerea-Exterior-06

Welcome Lua hitzen jarioari bide emateko espazio pertsonal bat zen hasieran. Orain txoko heldu bat da, zaratarik gabea, haur izateari inoiz ez uzteko lekua…

Harpidetu gure newsletterrerar azken albisteak, ikastaroak eta eduki esklusiboa jasotzeko.
Gracias por suscriberte

Nos alegra que quieras estar al día. 🎉

REVISA TU CORREO Y CONFIRMA TU SUSCRICPCIÓN.

Erreserbatu zure tokia nirekin Polaroid saio baterako. Erosketa amaitutakoan, zurekin harremanetan jarriko naiz hitzordua antolatzeko eta xehetasun gehiago emateko.

Eskerrik asko formularioa betetzeagatik. Ahalik eta azkarren jarriko naiz zurekin harremanetan.

Bitartean, nire sare sozialetan jarrai nazakezu.