Formakuntza

zure balio bereizgarria komunikatzen irakasten dizut

 

Zure burua trebatzea zure proiektua hazteko egin dezakezun inbertsiorik onena da. Hemen, doaneko baliabideak, trebakuntza-programak eta aholkularitzak aurkituko dituzu. Zure eskura jartzen dut sektorean dudan esperientzia guztia.

Zure kultura- eta/edo sormen-proiektua modu eraginkorrean komunikatzeko gida erabilgarria.

Deskargatu nire baliabideak

Ez da magia, estrategia da. Nola dago nire markaren Komunikazioa?

Zure kontakizuna, zure marka pertsonala eta zure proiektuaren 360º-ko komunikazioa landu beharra duzula sentitzen baduzu, garrantzitsua da non zauden jakitea. Inpaktu handiko komunikazio bat lortzeko zein alderdi hobetu behar dituzun jakin beharra duzu.

Jaitsi ezazu check list hau dohainik, hasierako argazki bat izan eta zure abiapuntua zein den jakin dezazun. Material hori dohainik jaisteagatik, gure komunitateko kide izango zara, eta zure proiektuarekin besteengan inpaktua eragiteko duzun gaitasuna –presarik gabe, baina etenik gabe– hobetzen joateko informazioa jasoko duzu.

Ez da magia, estrategia da.

PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK

220926-Nerea-Profesional-07

Nola komunikatu proiektuak ARIMAZ eta ESTRATEGIAZ?

Zuzeneko talde-trebakuntza online, hiru ordukoa. Teknologia digitalaren erosotasunarekin eta zuzenekoaren indarrarekin. Zure marka barrutik ezagutzeko bidaia, zure kontakizuna eta balio bereizgarriari dagokion zure proposamena lantzeko eta zeure komunikazio-estrategia propioa diseinatzen laguntzeko.

– Saio digital bat eta hiru orduko talde-saio bat

– Ibilbide-orri bat, ariketekin

– Saioaren grabazioa, nahi duzun aldiro eskura izan dezazun.

90€

GIDAK ‘Proiektu kultural eta/edo sortzaileetarako komunikazioa eta marketina’
Zure kultura- eta/edo sormen-proiektua modu eraginkorrean komunikatzeko gida erabilgarria.

– Sarrera. Ez baita gauza bera kultura-proiektu bat edo torloju-lantegi bat komunikatzea.

– Xede-taldeen analisia

– Komunikazioko S.M.A.R.T. helburuak

– Storytelling teknikaren boterea zure markaren kontakizuna lantzeko

– Estrategia eta nortasun digitala

– Offline komunikazioa

– Zure marka pertsonala zaintzearen garrantzia, eta nola egiten dion mesede zure kultura- eta/edo sormen-proiektuari.

Gainera, ibilbide-orri bat ere badu, ariketa praktikoekin, zeure komunikazio-estrategia propioa sor dezazun

29,95€

Aholkularitzak Laguntasuna behar baduzu, eskaintzen ditudan aholkularitza-zerbitzuen artean aukera dezakezu.

NEURRIRA EGINDAKO

Komunikazio eta marketinari, marka pertsonalari, storytelling teknikari… Buruzko tailerren bideratzailea eta trebatzailea naiz.

Teoria eguneroko jardunean aplikatzen laguntzen dut. Nola? Pentsatzen, estrategia sortzen eta emozioaren bitartez konektatzen lagunduz. Komunikazio-ideia berriak sortuko ditugu emaitzetara bideratutako ibilbide-orri argi eta zehatz batekin.

Tailerrak eta hitzaldiak eskaini dizkiot hainbat erakunderi: Kutxa Fundazioa, Katapulta Tour Gipuzkoa, Donostia Kultura, Berri Up, Bidasoa Bizirik, Oarsoaldea, Biodonostia, Aspegi eta Donostiako Sustapena, besteak beste.

Zure enpresarentzat edo lantaldearentzat behar duzun Komunikazio eta Marketin tailerra eman dezaket.

WORKSHOPSAK

Harpidetu gure newsletterrerar azken albisteak, ikastaroak eta eduki esklusiboa jasotzeko.
Gracias por suscriberte

Nos alegra que quieras estar al día. 🎉

REVISA TU CORREO Y CONFIRMA TU SUSCRICPCIÓN.

Erreserbatu zure tokia nirekin Polaroid saio baterako. Erosketa amaitutakoan, zurekin harremanetan jarriko naiz hitzordua antolatzeko eta xehetasun gehiago emateko.

Eskerrik asko formularioa betetzeagatik. Ahalik eta azkarren jarriko naiz zurekin harremanetan.

Bitartean, nire sare sozialetan jarrai nazakezu.